Love Truk

Euskal kamisetak salgai!

Unai eta Kitxu gara, Galdakaon eta Getxon bizi garen bi lagun. Zerbait elkarrekin egiteko grina sortu zitzaigun aspaldi eta goiz batean geure buruari galdetu genion… eta zergatik ez ditugu kamisetak egingo gure berezko diseinuekin eta euskaraz? Hor sortu zen LOVE TRUK sortzeko ideia.

Hasieratik zailtasun askorekin topatuko ginatekeela bagenekin. Gaur egun negozio edo antzeko bat sortzea oso zaila da. Dena idatzita dago! Konpetentzia handia dago! Eta gainera guk ez geneukan kamisetak online saltzeko ezta ideia txiki bat ere. Baina biok oso burugogorrak gara eta etsi gabe ibilbideari ekin genion: LOVE TRUK marka sustatu, diseinugile on bat aurkitu, kamisetak serigrafiatzeko eta egiteko leku bat, paper guztiak egitea, weba diseinatzea… Bidea ez da erraza izan baina honaino heldu gara eta ilusioz beteta gaude.

Gure WEB orria aurkezten dizuegu elkar salerosketak errazagoak izan daitezen. Mila esker gugan izan eta izango duzuen konfiantzagatik eta hemen gaituzue, nahi duzuenerako.